Mostrando entradas con la etiqueta irakasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakasleak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 3 de junio de 2020

5. KAPITULUA
                                         

5. kapitulua. Hendere eta munduko berriak.
Egun hauetan informazio asko jasotzen ari da sareen bitartez. Hendere ohartuko da kritikoak izan behar dugula informazio horiekin, eta gezurrezko berriak ere ematen direla ikusiko du, fake news direlakoak.

miércoles, 20 de mayo de 2020

4. KAPITULUA


4. kapitulua. Hendere bere aita zaintzen.
Hendereren aita gaixotu egin da, eta, horregatik, osasun arloko langileei lagundu beharko die aitaren zainketan. Ongi jabetuko da zer den elkartasuna, baita beste batzuekiko erantzukizuna ere.

viernes, 8 de mayo de 2020

3. KAPITULUA EUSKARAZ





3. kapitulua. Hendere munduan dituen lagunekin jarri da harremanetan.

Henderek kezka du nolako eragina izango ote duen koronabirusaren krisiak bere aitarekin batera bisitatu zituen herrialdeetan, haietako egoera sanitario, edukatibo, ekonomiko eta soziala oso bestelakoa baita gure herrikoaren aldean.

miércoles, 6 de mayo de 2020

2. KAPITULUA EUSKARAZ




2. kapitulua. Hendere ikaskideekin jarri da harremanetan.


     Egunak joan dira, eta Hendere ikaskideekin hitz egiteko premia sentitzen ari da, eta horrek zenbait errealitate ezagutzera eramango du. Aita ongi ohartuko da zeinen zaila den urrutitik heztea “inor bazterrean utzi gabe”.


1. KAPITULUA EUSKARAZ



   1. kapitulua Hendere etxean gelditu da

Covid-19a iritsi da, eta Henderek eskola utzi du itxialdia etxean pasatzeko bere aitarekin batera. Egun hauetan bere bizimodua nolakoa den azalduko digu, eta nola egokitzen ari den hartara. Ume baten bizimodua eta bere aita irakaslearena.

AURKEZPENA




AURKEZPENA


   HENDERE ETA KORONABIRUSAREN KRISIA haur, familia eta irakasleei baliabide bat eskaintzeko egin da, herritartasun globarerako hezkuntzaren ikuspuntutik modu egokian landu ditzaten koronabirusaren krisia dela-eta sortu diren egoera berriak.

   “Hendere eta Hezkuntzarako eskubidea. Garapen Jasangarrirako Helburuak eskolan” sortu zuen irakasle taldearen bultzadari eta altruismoari esker sortu da. AECIDen Garapenerako Irakasleen Programak eta Hezkuntzako eta Lanbide Hezkuntzarako Ministerioak abiarazi du proiektu berri hau.

Fernando Rey Escalera eta Uxue Rey Gorraiz obraren itzultzaileak izan dira. Itzulpenaren eta edizioaren koordinatzailea Konsue Salinas Ramos izan da.

   Obrak gure gogoeta piztu nahi du norberaren eta gizartearen jokabideak aldatu beharrari buruz eta planeta zaindu beharrari buruz, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJHak) eta Agenda 2030 erreferentzia izanik.

   Materialak bost kapitulu ditu: haietako bakoitzean istorio bat dago, eta protagonistak, hartan, bere eguneroko errealitatearen eta munduko egoeraren berri ematen du itxialdiak iraun bitartean; bestetik, 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiteko jarduerak iradokitzen zaizkigu. Jardueren proposamena Garapen Jasangarrirako Helburuekin dago loturik (Agenda 2030), baita funtsezko gaitasunekin ere (Europar Esparrua 2018), betiere eta ongi kontuan hartuta ikasleen dibertsitatea, haientzat sortuak baitira irudikatzeko, adierazteko eta inplikatzeko hainbat modu.