miércoles, 6 de mayo de 2020

AURKEZPENA




AURKEZPENA


   HENDERE ETA KORONABIRUSAREN KRISIA haur, familia eta irakasleei baliabide bat eskaintzeko egin da, herritartasun globarerako hezkuntzaren ikuspuntutik modu egokian landu ditzaten koronabirusaren krisia dela-eta sortu diren egoera berriak.

   “Hendere eta Hezkuntzarako eskubidea. Garapen Jasangarrirako Helburuak eskolan” sortu zuen irakasle taldearen bultzadari eta altruismoari esker sortu da. AECIDen Garapenerako Irakasleen Programak eta Hezkuntzako eta Lanbide Hezkuntzarako Ministerioak abiarazi du proiektu berri hau.

Fernando Rey Escalera eta Uxue Rey Gorraiz obraren itzultzaileak izan dira. Itzulpenaren eta edizioaren koordinatzailea Konsue Salinas Ramos izan da.

   Obrak gure gogoeta piztu nahi du norberaren eta gizartearen jokabideak aldatu beharrari buruz eta planeta zaindu beharrari buruz, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJHak) eta Agenda 2030 erreferentzia izanik.

   Materialak bost kapitulu ditu: haietako bakoitzean istorio bat dago, eta protagonistak, hartan, bere eguneroko errealitatearen eta munduko egoeraren berri ematen du itxialdiak iraun bitartean; bestetik, 3 eta 12 urte bitarteko haurrekin egiteko jarduerak iradokitzen zaizkigu. Jardueren proposamena Garapen Jasangarrirako Helburuekin dago loturik (Agenda 2030), baita funtsezko gaitasunekin ere (Europar Esparrua 2018), betiere eta ongi kontuan hartuta ikasleen dibertsitatea, haientzat sortuak baitira irudikatzeko, adierazteko eta inplikatzeko hainbat modu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario