
AURKEZPENA
HENDERE
ETA KORONABIRUSAREN KRISIA haur, familia eta irakasleei baliabide bat eskaintzeko egin da, herritartasun
globarerako hezkuntzaren ikuspuntutik modu egokian landu ditzaten
koronabirusaren krisia dela-eta sortu diren egoera berriak.
“Hendere eta Hezkuntzarako eskubidea. Garapen Jasangarrirako Helburuak
eskolan” sortu zuen irakasle taldearen bultzadari eta altruismoari esker sortu
da. AECIDen Garapenerako Irakasleen Programak eta Hezkuntzako eta Lanbide
Hezkuntzarako Ministerioak abiarazi du proiektu berri hau.
Fernando Rey Escalera eta Uxue Rey Gorraiz
obraren itzultzaileak izan dira. Itzulpenaren eta edizioaren
koordinatzailea Konsue Salinas Ramos izan da.
Obrak
gure gogoeta piztu nahi du norberaren eta gizartearen jokabideak aldatu
beharrari buruz eta planeta zaindu beharrari buruz, Garapen Jasangarrirako
Helburuak (GJHak) eta Agenda 2030 erreferentzia izanik.
Materialak bost kapitulu ditu: haietako bakoitzean istorio bat
dago, eta protagonistak, hartan, bere eguneroko errealitatearen eta munduko
egoeraren berri ematen du itxialdiak iraun bitartean; bestetik, 3 eta 12 urte
bitarteko haurrekin egiteko jarduerak iradokitzen zaizkigu. Jardueren
proposamena Garapen Jasangarrirako Helburuekin dago loturik (Agenda 2030),
baita funtsezko gaitasunekin ere (Europar Esparrua 2018), betiere eta ongi
kontuan hartuta ikasleen dibertsitatea, haientzat sortuak baitira irudikatzeko,
adierazteko eta inplikatzeko hainbat modu.